XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Eta bai al dakik gabiroi orrek zer nai duan? - Nik nola jakingo diat, bada?.

- Orain nik esanda jakingo dek, bada.

Bi putre oietako bat bere arkaitz gañetik altxa eta egan astea nai dik, gero bera aren bizkar gañean jarri eta paseatzeko eta jostatzeko.

Seguru egon adi, gañera, bakarren bat laister altxako dala.

Ikusiko dek zeñen ederki obeditzen dioten putreak berari.

- Ori ere bai al dakik? - Bai, bai, Iñaki.

Gazte asko nintzala eta mendian artzai nenbillela, askotan poz-pozik egoten ninduan begira.

Eguraldi ederra dagoanean eta goserik ez daukatenean, orrela ibiltzen dituk alkarrekin.

Orrela ari gerala, altxa da putre bat salto eginda arkaitz gañetik.

Baita gabiroia ere tximista bezin azkar aren bizkar gañera, eta ni parrez lertzen begira.

- Iñaki, orain gabiroia kozkaka asiko zaiok lepo gañetik putreari, berari amorrazi artean.

Amorrazten dionean, laister ostera putrea len zegoan arkaitz gañera jetxiko dek, eta orduan beste putrea ere altxa araziko dik.

Txandaka-txandaka, orrela ibilliko dek jostatzen gabiroia, aspertu bitartean.

Dan-dana nere lagunak aurretik erakutsi bezelaxe egiten zuan gabiroiak: abioi bat itxas-ontzi portaviones batera jeixten dan bezelaxe putre gañera jetxi, eta kaxo, motell, nai zuan guzia egin putreari.